|
|
| Água mole, em pedra dura, tanto dá até que fura |
|  |
|
> Principal > Breve informação em euskara | [ Segunda-feira, 11 December 2006, 13:38h ] |
|
 |
| |
|
Breve informação em euskara |
|
|
Honako hau duzu Movimento Defesa da Língua (Hizkuntzaren aldeko
Mugimendua, MDL) taldearen web orria.
Gurea gizarte ekintza bultzatzen duen taldea da, 1995ean sortua, garai
hartan herri-mailan zeuden hainbat talderen bultzadari esker; eta,
haiek bezala, gure helburua Galizak berezkoa duen hizkuntza
-gure artean Galiziera eta atzerrian Portuguesa deitzen den hori-
berreskuratzea da.
Galiziera berez dagokion sistema linguistikoan -Lusofonia deituan,
hain zuzen ere- xertatua ikusi nahi dutenen topaleku izan nahi dugu,
batik-bat hiztunengan galegoaren kalterako gertatzen ari den
ordezkatze prozesua aldatzeko eta galego/portuguesa berreskuratzeko
hizkuntzaren alor guztietan.
Talde demokratikoa, zabala eta horizontala da gurea, erabakiak
batzarrean hartzen dituena. Ez du zerikusirik inongo bestelako talde
edota alderdi politikorekin; onartu ez ezik, pentsamendu askearen alde
ere diharduena, gizartearen kontrako jarrera eta jokamolde oro
gaitzetsiz. Informazio gehiago MDLri buruzko
atalean.
Gertaera garrantzitsua izan zen 2001eko abenduan Santiagon Galiza osoko talde lusistak bildu
izana. Bertan sortu zen berreskuratzearen aldeko abenduaren 15eko Manifestu bateratua, non Lusofoniaren
aldeko apustua egiten den hizkuntza bertakotze eta berreskuratzeko
ahaleginean.
Orain arte egin duguna eta egin asmo duguna ikus dezazun gonbidatzen
zaitugu. Dauzkazun iradokizunak gustura hartuko genituzke eta harremanetan jarri nahi izanez gero, hemen
gauzkazu. Galizako hizkuntzaren
alde ari gara.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| Actividades vindeiras |
|---|
Nenhuma |
|
|
|
|
|
| Ligações mais acedidas/recentes |
|---|
|
|
|